PROPOSAMENEN AURKEZPENAK

ADI: proposamena bidali baino lehen, izen ematea burutu behar duzula oroitu zaitez mesedez.

Aurtengo gaiaren abiapuntua PENTSAMENDUAREN LEKUA HEZKUNTZAN izanik eta ahaztu gabe, izenburu honek Matthew Lipmanen Thinking in Education liburuaren itzulpenari aipua egiten diola eta Haurrentzako Filosofia Topaketa bat dela, aurkezpenak gai hauen inguruan izatea proposatzen dizuegu:

  • Pentsamenduaren lekua Haur Hezkuntzan
  • Pentsamenduaren lekua Lehen Hezkuntzan
  • Pentsamenduaren lekua DBH-n
  • Pentsamenduaren lekua Batxilergoan
  • Pentsamenduaren lekua Hezkuntza ez formalean
  • Pentsamenduaren lekua beste kolektibo batzuetan (espetxeak, adineko pertsonekin, etab.)
  • Pentsamenduaren lekua etengabeko prestakuntzan
  • Pentsamenduaren lekua Haurrentzako Filosofiako irakasleen prestakuntzan

 

HIRU AURKEZPEN MOTA PROPOSATZEN DITUGU:

GrupIREF
KOMUNIKAZIOAK:
Haurrentzako Filosofia eta Topaketaren gaiaren inguruko proposamen TEORIKOetarako espazioa izango da.

 

GrupIREF
ESPERIENTZIAK:
Hezkuntza eremu formalean eta ez formalean, haur edo gazteekin burututako Haur Filosofia esperientzia PRAKTIKOAK partekatzeko espazioa izango da.

 

GrupIREF TAILERRAK: Haur Filosofia-ko baliabide zehatzekin lan egiteko espazioa izanen da: jolasak, elaberria, ebaluazioa, zinema, etab. Hauetako tailer batzuk HAURREKIN burutuko dira, hau da; haurrekin filosofia tailerrak nola egiten diren ikusi ahal izango da. Eta beste tailer batzuk parte-hartzaileek modu aktiboan filosofia tailerretan parte-hartzeko izanen dira.

 

Elkarrizketa eta ikerketa komunitateetan elkarrekin pentsatzeko uneak antolatuko dira (egitaraua ikusi).

Proposamenak bidaltzeko I SEMINARIO SOBRE CUESTIONES SOCIALMENTE VIVAS Y FILOSOFÍA PARA NIÑOS – FILOSOFÍA ECOSOCIAL: el lugar del pensamiento en la educación ecosocialhemen duzu informazio guztia (deskribapena, gaia eta parte-hartze motak).

 

EGUTEGIA

Aurkezpenak 2017ko abenduaren 1-a arte bidali ahal izango dira.

Hauen onarpenaren berri 2017ko abenduaren 11ean emango da.